Zakurtxokoa

HELBURUAK:

Txakurrari portaera baliagarriak barneratzen irakatsi testuinguru ezberdinetan eguneroko errutinak errazteko.

Ahalik eta testuinguru gehinetan esperientzia positiboetan murgildu txakurra, egunero mugitu behar duen lekuetarako sekuritatea eta oreka irabaz ditzan.

Obedientziarako erantzun azkarren beharra helarazi Txakurrari.

Txakurraren arreta eta interesa indartzen eta kudeatzen irakatsi jabeari.

Txakurraren lehentasunezko beharrak ezagutarazi jabeari.

NOLA EMAN IZENA:

  • Deitu 634412387 telefonora edo mezua helarazi zakurtxokoa@gmail.com helbidera eskolari buruz bilatzen duzun informazioa aipatuz.

  • Hitzordua adostu partekatu ahalizateko zein diren espektatibak eta zein den lanerako metodologia.

  • Erabakia hartutakoan kontukorrontearen zenbakia eskatu matrikula burutzeko.

Matrikula 155 euros. Parte-hartze librea nahi adina saioetan hilabetean.

Kuota 55 euros. Parte-hartze librea nahi adina saioetan eta sarrerako giltza nahi den orduan praktikak egiteko.

Matrikula 155 €

Parte-hartze librea nahi adina saioetan hilabetean.

Kuota 55 €

Parte-hartze librea nahi adina saioetan eta sarrerako giltza nahi den orduan praktikak egiteko.

IZENA EMATEKO BALDINTZAK:

  • Taldeko saioetara bi pertsona hurbil daitezke txakurrarekin, bakarkakoetara familiako nahi duten guztiak. Txakur ezberdinekin joan daiteke saioetara baina saio bakoitzean bat bakarrik.
  • Ikasleak hurbil daitezke Arkuetan zein Berriozarren ematen den taldeko edozein saiora.
  • Ilabeteko kuotak ordaintzeko kontukorrontearen zenbakia eskatzen da.
  • Txerto kartila eguneratua izan behar du txakurrak.
  • Zaindu txakurra. Jabeak ziurtatu behar du txakurraren osasuna ona dela eskolako saioetako ariketetan jarduteko, bakoitzsri dagokion albaitari etxeko ikuskapenarekin.
  • Prebentzioz jokatze aldera eta besteekiko errespetuz, gidaria da saioetako arduradun eta hortaz portaeraren azken erantzulea.
  • Bere erabilgarritasunarengatik, ez saioetan soilik, eguneroko jarduerari begira, txakurra barne izango duen erresponsabilitate zibilerako aseguru kontratatua izatea gomendatzen da.
  • Azken hitza zuk duzu. Ikasle orok egin diezaioke uko ariketa batean parte-hartzeari pentsatuko balu bere txakurrarentzat ezegokia edo kaltegarria izan daitekeela.