Txakurraren heziketaren bidean testuinguru paregabea eta gustagarria sortu dugu Agilitya ariketa osagarri gisa erabilita. Agilityak aurrerapausuak emateko gogoa eta lanarekiko motibazioa piztu ditu. Gaur egun, zenbait pertsonek borondatezko jauzia eman dute eta guru txokoko ARKUETA AGILITY TALDEAn izena emana dute, RFEC ko iparraldeko ligaren barruan lehiatzen.
Agilitya maila ezberdinetan bereizita dago, zailtasun eta tamainaren arabera esaterako. Ezagutu eta praktikatu nahiko lukeen edozeinentzat molda daitezke helburuak.
Herrietan hitzaldiak antolatzen dira zehatzago zer den ezagutzera emateko, bertatik bertara jendeari hurbiltzeko ariketetan eta trebezietan lantzen ditugun estrategiak.
Tarteka Arkuetatik kanpo entrenamenduak antolatzen ditugu ikusgai izan dadin.