Zakurtxokoa

OBEDIENTZIA:

Hastapena:

Ez dago talde edo epe itxirik.

Izen emate berrien etorrerak talde aberatsago eta aldakorrak izaten laguntzen digu txakurren moldagarritasuna indartzeko.

Edozein egun da egokia hasi eta hurbiltzen hasteko, egunero paseoan gertatu ohi zaigun bezala.

Jardueren taula:

Erabiltzaileek astero taldeka egiten diten jardueren taula jasotzen dute.

Ariketa hauek oso egokiak dira ariketak burutzen ikasteko behar de orientazioa jasotzeko, gidariaren formakuntza egoki garatzen doan ebaluatzeko, disziplinaren araberako teknika eta taktika ezberdinak jorratzeko, eta jakina, txakurra talde barruan egoki molda dadin.

OBEDIENTZIARAKO LAN TESTUINGURUAK:

Sozializazio jarduerak:

Taldekako saioak txakurraren emozioen orekarako.

Estimulu, txakur eta pertsonekiko onargarritasuna.

Kontrolpeko esperientziak ematen zaizkio konfiantzazko norabidean. Prebentziotik hasita aurrerapausu fidagarriak lortu nahi dira.    

Bizitzako errutinak:

Zakur txokoan errutinak dira, obedientziari begira jarrita, lehentasunezko urratsa.

Erlazio egokiari gehien eragiten diotenak dira: etxe barruko gatazkak, bizilagunekin sor daitezkeen gatazkak edo gidaria eta txakurra desmotiba ditzaketen erreakzio eta portaera negatiboak. Horietan eragitea premiazkoa.

Hiriko klase desplazatuak:

Astean bitan Berriozarrera hurbiltzen garahiri inguru batean ariketak lantzeko.

Zakur Txokoan izena emandako asko bizi dira eta errutinak testuinguru horretan eraikitzen dituzte. Estimulu zehatzen beteriko lekua da: trafikoa, korrikalariak, eskolak, bozinak, zamalanak, obrak, emankizunak, petardoak, etab.

Kalea era atsegin eta positiboan onar dezaten lan egiten dugu, bizi-kalitatea hobetzeko hain aldakorra den testuinguru horretan.    

Gidariaren soslaia:

Gidariak barneratu beharreko oinarrizko ezaugarri batzuk jasotzen ditugu bere mekanizaziorako.

Ideia horiek ariketaz ariketa ebaluatu behar dira. Ez da txakurra eboluzionatuko duen bakarra. Txakurraren aurrean, bere ikasprozesuaren ardura dugu, bere irakasleak gara.

Azken helburua bada, gidari gisa, nahikoa autonomia irabaztea erabakiak hartzeko eta horiek kudeatzeko orduan, profesional baten laguntza etengaberik gabe.

Gaikako klase edo monografikoak:

Zenbait larunbatetangai jakin bati heltzen diogu eta garatu.

Izan daiteke sokatik gidatzea, asaldura, pertsonakiko sozializazioa, txirrindulekiko obsesioa, lurreko jaki bilaketa kontrolaezina, etab.

Gai bakoitzean 7 ariketa inguru aurkezten dira gero etxean norberak landu ahal izateko.